|
|
Etiketak eskuz aukera daitezke edo bilaketa bat eginda
hainbat parametroren arabera (izena, herria, probintzia...)
Eskuzko aukeraketa
Zerbait eskuz aukeratzeko, klik egin behar dugu bazkide
lerroaren gainean. Komando + klik eginez
(Macintosh-ean) edo Kontrol + klik eginez
(Windows-ean), nahi ditugun fitxak aukera ditzakegu.
Horrela, aukera daukagu etiketa bat edo batzuk inprimatzeko.
Behin fitxak aukeratuta dauzkagula, Etiketak inprimatu
botoia sakatu behar dugu, eta pantailan etiketa editore
ahaltsu bat azalduko zaigu. Editore horrek aukera ematen
digu etiketak guk nahi bezala diseinatzeko, nahi dugun
tamaina, letra mota eta kolorea jarriz, eta aukera ematen
digu, baita ere, etiketa bat inprimatzeko orrialdearen
edozein tokitan.
Programak aukera ematen digu etiketatan irudiak sartzeko,
testuak lerrokatzeko eta diseinatutako plantillak gordetzeko
Bilaketa bidezko aukeraketa
Ez badugu eskuz lerrorik aukeratu, Etiketak inprimatu
botoiari sakatzen badiogu, bilaketa egiteko aukera ematen
digun pantaila bat agertuko zaigu. Bilaketa hori era
askotara egin daiteke: altak eta bajak kontuan hartuta,
herrika, probintziaka, ordainketa mota kontuan hartuz...
Behin bilaketa egin eta gero, etiketa editoreak aukera
emango digu nahi ditugun plantillak erabiltzeko.
Plantilla diseinatzen hasi baino lehen, garrantzizkoa da
Orrialdea egokitu botoia erabiltzea, editoreak kontuan izan
ditzan gure inprimagailuaren inprimaketa marjinak.
Etiketa editorerako trikimailuak
- 1) Eremuak lerrokatzeko, goiko lerrokatzeko
botoiak erabiltzen dira.
-
- 2) Lerrokatze automatikoa egiteko beste modu
bat: eremu bat eraman ezazu etiketaren plantillaren
gainera; ondoren, Letra Larrien teklari sakatuz, eraman
itzazu gainerako eremuak aurreko eremuaren gainera eta
automatikoki lerrokatuko dira. Horrela egiteak daukan
alde onetako bat hau da: etiketak eremu bat baino gehiago
baldin baditu eta horietako bat hutsik baldin badago, ez
da tarte zuririk geratzen goiko eremuaren eta behekoaren
artean, behekoa gorantz mugitzen baitu. Adibide bat
emango dugu: etiketa bat sortu dugu honako eremuak
dituena: Izena, Harremana, Helbidea, Posta Kodea, Herria;
Harremana eremua hutsi dagoen kasuetan, ez da tarte
zuririk geratzen Izenaren eta Helbidearen artean, beste
eremuak gora etortzen direlako eta Izena eremuaren azpian
geratzen direlako.
-
- 3) Bi eremu lotzeko erabil daitekeen
trikimailua. Adibidez, Posta Kodea eta Herria eremuak
lotu nahi baditugu, honela egin dezakegu: etiketaren
plantillan dagoen eremu baten gainera mugitu behar ditugu
eremu horiek; hala eginez gero, honela geratuko
litzateke: [Harremanak] Posta Kodea +
[Harremanak] Herria.
-
- 4) Kokapena dioen tokian sar ditzakegu
etiketen neurriak, puntutan, milimetrotan, zentimetrotan
edo hazbetetan. Neurriak puntutan sartzea oso egokia izan
daiteke; baina, aldez aurretik, ondoko kalkulua egin
behar dugu: aurreneko pausua etiketaren tamaina
hazbetetara pasatzea da; horretarako, honako zatiketa
egingo dugu: etiketaren tamaina (zentimetrotan) zati
2,54; gero, emaitza 72rekin biderkatuko dugu (hazbete bat
72 puntu baitira). Puntuetan ez da dezimalik erabiltzen
eta, beraz, emaitza borobildu egin beharko dugu
(adibidez, 28,3 28 bihurtuko dugu; eta 28,8 ere 28
bihurtuko dugu).
-
- 5) Kokapena koskan dago, baita ere, Kode
Estandarra aukera. Aukera horretan 6 etiketa formatu
agertzen dira, aldez aurretik definituak. APLI etiketen
formatu erabilienak dira.
|